Arauak

Pasaiako Portura sartzeko kanalaren ezaugarriak direla-eta, mugatu egin behar da portuan nabigatu/maniobrak egin nahi dituzten isasontzien tamaina.

Muga horiek Praktikoen Korporazioak egindako gomendioetan dute oinarria, eta eskumena duen aginpidearen araudiaren arabera arautuak dira.

Hautaketa sistemak luzerari, sakonerari eta itsaldiei dagozkien mugak ezartzen ditu, eta baita itsasontzien maniobra ezaugarriei dagozkienak ere.

Sistema hori portuaren baldintzetara egokitua da, eta ulertzen, aplikatzen eta egiaztatzen erraza da agintari, erabiltzaile eta zerbitzuentzat.

Mugak

1. Itsasontziaren neurriak

Kanala
  • Luzera: 185 m (175etik 185 m-ra, ikus). Atoian eramandako itsasontzien gehienezko luzera: 150 m.
  • Zabalera: 30 m. Salbuespenez, zabalera handiagoa. Ikus
  • Sakonera: 28 oin brankan - 29 oin txopan (8,54 - 8,84 m). Salbuespenez handiagoa izan daiteke, itsasontziaren baldintzen eta itsasaldien arabera. Ikus
Lezoko dartsena
  • Oro har, 160 m-ko luzera
  • Lezoko 2. eta 3. kaiak: 125 m-ko luzera (125etik 135 m-ra, ikus)

2. Kanaletik igarotzea

Itsasaldia dela eta
  • 130 m baino luzera handiagoa itsasgorarekin bakarrik (itsasontzi bereziak, 130etik 140 m-ra, ikus)
  • Sakonera > 25 oin (7,62 m): itsasgora baino 4 ordu lehenagotik 3 ordu geroagora arte
Ikusgaitasuna dela eta (eguneko argia)
  • Luzera > 140 m (80 m, propultsiorik gabeko itsasontziak edo atoian gobernatuak)

Dokumentazioa. Deskarga eremua



Portuko Agintaritzak baimena eman aurretik Praktikoen Korporazioak ebaluazio teknikoa egin beharko du. Jaitsi inprimakia 

Portuko Agintaritzen baimen espresua beharreskoa da.

130-140 m-ko luzera eta 25 oin baino gutxiago dituzten itsasontzi bereziek maniobra laguntza gehigarrearekin, itsasaldiaren salbuespena eska diezaieke Praktikoen Korporazioari.