Datuen Babesa

Sozietate-izena: CORPORACION PRACTICOS PUERTO PASAJES, S.L.P.
IFK: B20066502
Helbidea: SAN PEDRO 32, behea, 20110, Pasai San Pedro (Gipuzkoa)
943 351 534 - contabilidad@pasajespilot.com - www.pasajespilot.com

Datu Pertsonalen Babesa

Webgune hau CORPORACION PRACTICOS PUERTO PASAJES, S.L.P. enpresarena da, eta bertan gure erabiltzaileek emandako datu pertsonalen babes osoa bermatzen dugu.

Atal honetan, interesdunaren eskura jartzen dugu gure enpresak egiten dituen datu-tratamenduei dagokien lege-informazioa edo pribatutasun-politika.

Gure enpresarekin duzun harremanaren arabera, dagokion pribatutasun-politika aplikatuko zaizu:

KONTAKTUAK

Nor da zure datuen arduraduna?

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak (DBLO) eta 2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (DBEO) ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datu pertsonalak CORPORACION PRACTICOS PUERTO PASAJES, SLP enpresak tratatuko dituela (IFK: B20066502; helbidea: SAN PEDRO 32, behea - 20110, PASAI SAN PEDRO, Gipuzkoa).

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zuk emandako datuak beharrezkoak dira eskatutako zerbitzua berme guztiekin eman ahal izateko, eta helburu hauekin tratatuko dira: barne- eta kanpo-komunikazioen kudeaketa bide telematikoz.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Emandako datu pertsonalak gordeko dira interesdunarekin harremanetan jartzeko beharrezkoak izan daitezkeela aurreikusten den bitartean.

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Zure datuen tratamendurako lege-oinarria interesdunaren adostasuna da, harremanetarako datuak ematean emana.

Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkie zure datuak?

Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharra izan ezik.

Zeintzuk dira zure eskubideak datuak ematen dizkiguzunean?

Edonork du eskubidea bere datu pertsonaletara sartzeko, haiek zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, aurka egiteko edo datuen eramangarritasuna eskatzeko; horretarako, idatzi gure bulegoetako helbidera edo bidali mezu elektroniko bat contabilidad@pasajespilot.com helbidera, erabili nahi duzun eskubidea adieraziz.

Halaber, emandako adostasuna edozein unetan kentzeko eskubidea izango duzu. Adostasuna kentzeak ez dio eragingo kendu aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunari.

Kontrol-agintaritzaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu, zure datu pertsonalen babesari dagokionez zure eskubideak urratu izan direla uste baduzu.