Itsasontziak

2005 urtean zerbitzurako hirugarren ontzia eskuratu eta martxan jarri genuen. TXERATSU, izendatu genion eta hau ere, aurreko beste bien antzera, maila gorenetakoa da, abiadura handikoa eta itsas gogorrei aurre egiteko prestatuta dago.

Hiru ontzi horiek Sibiril ontziola ospetsuetan egin dira. Ontziola horiek egin dituzte, urte askoan, Frantziako portuetako praktikoen txalupak. Krosko oso sendoa du, poliéster eta beirazko zuntzez indartutakoa eta Frantziako Sibiril ontziolan bertan eginda. Beraz, hiru ontzi hauekin eta inbertsio itzela egin ondoren, Pasaiko Pilotuak zerbitzu paregabea eskaintzen dute portuko bezero guztiei.

Gaur egun, eta paradoxa badirudi ere, Pasaiako portuaren ahalmena eta trafiko bolumena kontuan hartuta, Europako portu onenen mailan gaude, praktikoen ontzidiari dagokionez. Berrikuntza prozesu hori bizkortzeko alderdi hauek hartu ditu kontuan Korporazioak: lan baldintza gogorrak; erabiltzaileek zerbitzu arina eskatzen dutela, portua kanal bakarrekoa delako eta zirkulazioa txandakatu egin behar delako; eta azkenik, birmoldatzeko eta kalitatea eskaintzeko asmoa. Halaber Pasaiako praktikoen gorporazioa bi untzira-lekurekin kontatzen du Praktikoen untzirapen eta lehorrerapenetarako.

Ontzia KARDALA TXERATXU
Kroskoa Poliester sendotua Poliester sendotua
Ahalmena 2 x 315 2 x 320
Lastertasuna 22 korapilo 21 korapilo
Urtea 2001 2005
Luzera 10.85 11.90
Zabalera 3.80 3.65
Altuera 1.80 1.65