Pasaiako Portura sartzeko
kanalaren ezaugarriak direla-eta, mugatu egin behar da portuan
nabigatu/maniobrak egin nahi dituzten isasontzien tamaina.
Muga horiek Praktikoen Korporazioak egindako gomendioetan dute oinarria, eta
eskumena duen aginpidearen araudiaren arabera arautuak dira.
Hautaketa sistemak luzerari, sakonerari eta itsaldiei dagozkien mugak
ezartzen ditu, eta baita itsasontzien maniobra ezaugarriei
dagozkienak ere.
Sistema hori portuaren baldintzetara egokitua da, eta ulertzen, aplikatzen
eta egiaztatzen erraza da agintari, erabiltzaile eta zerbitzuentzat. |
 |